Image Hosted by ImageShack.us


lunes, 24 de noviembre de 2008

GURE LIBURUTEGITXOA

Gaur gure gelako liburutegitxoa aurkeztu nahi dizuegu. Bertan guk ekarritako liburu ugari aurkitu daitezke esate baterako: ipuinak, hiztegiak, irudi liburuak...


Goizero, gelara sartu bezain laster bakoitzak apaletatik nahi duen liburua hartu eta korroan eserita liburua behatzen dugu klasea hasi arte.


Astero, gure karpetan irakasleak liburu ezberdin bat sartzen digu, etxean irakur dezagun. Hau egin bezain laster, karpeta barruan aurkitzen den fitxan izenburua kopiatu eta liburuari buruzko marrazki bat egin behar dugu.


Kurtso amaieran irakasleak urtean zehar egindako liburu guztien fitxak bueltatuko dizkigu, liburuxka batean.





0 comentarios: