Image Hosted by ImageShack.us


lunes, 24 de noviembre de 2008

GURE LIBURUTEGITXOA

Gaur gure gelako liburutegitxoa aurkeztu nahi dizuegu. Bertan guk ekarritako liburu ugari aurkitu daitezke esate baterako: ipuinak, hiztegiak, irudi liburuak...


Goizero, gelara sartu bezain laster bakoitzak apaletatik nahi duen liburua hartu eta korroan eserita liburua behatzen dugu klasea hasi arte.


Astero, gure karpetan irakasleak liburu ezberdin bat sartzen digu, etxean irakur dezagun. Hau egin bezain laster, karpeta barruan aurkitzen den fitxan izenburua kopiatu eta liburuari buruzko marrazki bat egin behar dugu.


Kurtso amaieran irakasleak urtean zehar egindako liburu guztien fitxak bueltatuko dizkigu, liburuxka batean.





domingo, 23 de noviembre de 2008

Orla (4-5)urteko gela


Orla (3-4) urteko gela

sábado, 22 de noviembre de 2008

Ekuadorreko lagunak




Hilabetero Ekuadorreko bi umeei laguntzeko asmoarekin bakoitzak euro bat sartzen du gelako itxulapiko solidarioan. Euroa bertan sartu bezain laster, gometx gorritxo bat jartzen dugu gure izenaren alboan. Guztion artean asko egin dezakegula konturatu gara ekintza honi esker!

Nerearen eta Arantzaren gelakoek Karol Mikaela izeneko neskatxo bateri laguntzen diote, Mireiaren eta Ibonen gelakoek berriz, María Joaquinari.

-------------------------------------------------------------------------------------------------


En nuestra clase nos hemos dado cuenta de que metiendo un euro al mes en la hucha solidaria podemos hacer mucho. Nada más meter la moneda, cada uno de nosotros pone una pegatina roja al lado de su nombre. Gracias a este euro, los niños de las clases de Nerea y Arantza ayudan a Karol Micaela y los niños de las clases de Ibon y Mireia a María Joaquina.



Kaixo!! Gure izenak Karol Micaela Espinoza Orozco eta María Joaquina Zapata Cordova dira. Haur Hezkuntzako lehenengo mailan gaude “Paula Montal” ikastetxean. Ikastetxe hau Eskolapiasek sortu izan zuten inguruko haurrei laguntzeko eta hauek hezitzeko asmoz. La Pulida izeneko Quitoko (Ekuador) auzoan bizi gara, auzo hau, hiriko auzo txiroenetarikoa da. Bertan, haur askok ezin dute eskolara joan eta pertsona askori bizitzeko oinarrizkoak diren baldintzak falta zaizkie: ur edangarria, osasun zerbitzuak etab. Zuek hilabetero ematen diguzuen laguntzari esker, eskolan ikas dezakegu eta gure lagunekin bertan jolastu. Asko eskertzen dizuegu zuen laguntza baita gure lagunak izan nahi izatea. ESKERRIK ASKO!!




Hola!! Nos llamamos Karol Micaela Espinoza Orozco y María Joaquina Zapata Córdova. Estamos en primero de infantil en el colegio “Paula Montal” que las MM. Escolapias tienen en el Barrio de La Pulida de Quito (Ecuador) con el fin de ayudar y educar a los niños más necesitados de la zona. Se trata de uno de los barrios más pobres de la ciudad en el cual, muchos niños no pueden ir al cole y hay muchas personas que no tienen las conciciones básicas para vivir como pueden ser: agua potable, servicios publicos de salud etc. Gracias a vuestra ayuda nosotras podemos aprender en el colegio y jugar con nuestros compañeros. ¡GRACIAS por vuestra ayuda y por querer ser nuestros amigos!


Karol Mikaela Espinoza Orozco.



María Joaquina Zapata Córdova.

viernes, 21 de noviembre de 2008

BIDAIARI LIBURUA / EL LIBRO VIAJERO

Ezagutu nahi duzue 2 urtekoen altxor preziatuena?

Ziur nago irrikan zaudetela jakiteko zein den altxor hori…


Bidaiari liburuada haien klaseko altxorra, egunerokotasuna adierazten duen liburu bat.


Lehenengo hiruhilabeteko beldurrak, negarrak, gurasoekiko agurrak , irakasleen pazientzia pasatu ondoren, hau da, egokitze garaia gaindituta, urtarriletik aurrera Mireiak argazkiak ateratzeari ekin zion , irakasle eta ikasle guztiak ateratzeko 2 urteko gelan egiten diren ekintza guztietan, umeak goizero atetik sartzen diren momentutik jardunaldia bukatu arte. Argazkiak eskuetan izanda gelako bizitza kontatzea besterik ez zen falta. Hau egin zuen eta jadanik prest zegoen, plastifikatu eta liburu forma eman zion. Ikasleek ikusi zutenean harrituta geratu ziren, beraien burua protagonista bezala ikustean: lagunekin ipuin batean, txanogorritxu eta hiru txerritxo moduan...

Etxera eramateko zela haurrei azaldu zien, familiakoei erakusteko. Bakoitzak astebete du. Honetan, gurasoek parte hartu behar dute, liburuaren azken orrialdeetan umeei gehien gustatzen zaien abesti edo olerki bat idatzi behar izango dute. Gurasoen artean, margolari bikainak daudela esan daiteke! Astero, jarritako abestia edo olerkia buruz ikasten dute, eta badakite nori dagokion bakoitza.
Bidaia liburuak gizakion oinarrizko baloreak oso hurbil ukitzen ditu; maitasuna, elkartasuna, askatasuna, autonomia, harremanak, tolesgabetasuna, gainditzea, interesa, pazientzia, entzutea, sormena, irakasle eta gurasoekiko mirespena…
Mireiak dioenez, lan hau egiteak txikiei hobeto ulertzen erakusten dio.




------------------------------------------------------------------------------------------------



Cuando un pequeño de 2 años va a la escuela, pasa un periodo largo y duro de adaptación, es capaz de sorprenderte y mucho. Cuando convives con ellos todo lo que pasa a su alrededor es enriquecedor; se dan las primeras relaciones en el entorno escolar, se crean otros vinculos afectivos y apegos, aprenden a hablar y estructurar frases,se ven más autónomos. Para recoger todos estos logros, avances, habilidades, su desarrollo personal Mireia decidió crear un libro que recogiera con fotos el día a día de los pequeños desde que entra ilusionado el primer día hasta que se acaba la jornada escolar. Se llamaEl Libro Viajero y es el tesoro más preciado. El libro se lo llevan todos a casa y los padres tienen que escribir en él la canción o poesía que más les guste a sus peques.










UDAZKEN FESTA!!!!

Azaroaren 3tik 7ra haur hezkuntzako gela guztiak “Udazken festa” ospatu genuen.

Astelehenean gaztainak, hostoak… jaso ondoren, gure korridorean ezarritako zuhaitzak apaindu genituen naturaren elementu guzti hauek haietan itsatziz.

Asteazkenean berriz, guregana gaztain saltzailea etorri zen. Zelako sorpresa! Denok berarekin hitz egin eta gaztainak erosi ahal izan genizkion eskolako patioan.

Ostegunean, eskolako pasiloetan unitatean zehar ikasitako kanta, dantza, olerki… ugari beste gelakoei erakutsi genizkien eta ondoren guk ekarritako frutekin merendola izugarria egin genuen, fruta ere jaten ikasi egin behar baitugu, oso osasuntsua baita.

Festa honekin amaitzeko irakasleek musika jarri eta diskotekan dantzan aritu ginen.

Hurrengo egunean, soberan geratu zen fruta guztia aprobetxetzeko mazedonia goxo goxoa prestatu genuen eta gero korroan eserita, bakoitzak edalontzi bat mazedoniaz jaso zuen








Nola dastatu ilargia?


ASTEKO PROTAGONISTA (Nerearen gela 4-5)

1. Izaskun Alonso 29 septiembre--------irailaren 29an
2. Xabier Alves 6 de octubre---------------urriaren 6an
3. Mili Gallay 13 de octubre--------------urriaren 13an
4. Laura Bayo 20 de octubre--------------urriaren 20an
5. Gorka Becerra 27 de octubre--------------urriaren 27an
6. Eider Belakortu 3 de noviembre------------azaroaren 3an
7. Oier Belakortu 10 de noviembre-----------azaroaren 10ean
8. Unax Belakortu 17 de noviembre-----------azaroaren 17an
9. Oier Flores 1 de diciembre-------------abenduaren 1ean
10. Nerea García 15 de diciembre------------abenduaren 15ean
11. Alex García 12 de enero----------------urtarrilaren 12an
12. Oscar Macias 19 de enero----------------urtarrilaren 19an
13. Ibai Matos 26 de enero----------------urtarrilaren 26an
14. Thais Pargaray 2 de febrero----------------otsailaren 2an
15. Adolfo Perez 9 de febrero----------------otsailaren 9an
16. Sara Perez 16 de febrero---------------otsailaren 16an
17. Alex Porto 23 de febrero---------------otsailaren 23an
18. Andrea Resines 2 de marzo------------------martxoaren 2an
19. Nahia Reyero 9 de marzo------------------martxoaren 9an
20. Leticia Ribeiro 23 de marzo-----------------martxoaren 23an
21. Mikel Rodríguez 30 de marzo-----------------martxoaren 30ean
22. Borja Rodríguez 20 de abril-------------------apirilaren 20an
23. Aketx Salces 4 de mayo-------------------maiatzaren 4an
24. Ibai Sanchez 11 de mayo------------------maiatzaren 11n
25. Yago Serrano 18 de mayo------------------maiatzaren 18an

ASTEKO PROTAGONISTA (Arantzaren gela 5-6)



1. Alonso, Yaiza............... 29 de septiembre--------- irailaren 29an
2. Urkia, Unax ...................6 de octubre--------------urriaren 6an
3. Bayo, Marta.................. 13 de octubre-------------urriaren 13an
4. Toro, Adriana............... 20 de octubre-------------urriaren 20an
5. Berbetoros, Julen....... 27 de octubre-------------urriaren 27an
6. Rodríguez, Oier ..............3 de noviembre-----------azaroaren 3an
7. Carmona, Izaro..............10 de noviembre----------azaroaren 10ean
8. Rodríguez, Sarai........... 17 de noviembre----------azaroaren 17an
9. Castellano, Iker................ 1 de diciembre------------abenduaren 1ean
10. Ribeiro, Tatiana........... 15 de diciembre----------abenduaren 15ean
11. Clavería, Shakira.......... 12 de enero--------------urtarrilaren 12an
12. Ramos, Erick..................19 de enero--------------urtarrilaren 19an
13. Clavo, Iker....................... 26 de enero--------------urtarrilaren 26an
14. Olano, Naiara.................... 2 de febrero--------------otsailaren 2an
15. Cortijo, Mario.................... 9 de febrero--------------otsailaren 9an
16. Núñez, Ángel ..................16 de febrero-------------otsailaren 16an
17. Gallo, Aitziber.................. 23 de febrero-------------otsailaren 23an
18. Morgado, Erlantz................2 de marzo----------------martxoaren 2an
19. Hoz, Odei..............................9 de marzo----------------martxoaren 9an
20. Melchor, Daniel .................23 de marzo--------------martxoaren 23an
21. Iglesias, Jasmina...............30 de marzo--------------martxoaren 30ean
22. Mateos, Claudia................ 20 de abril----------------apirilaren 20an
23. Leché, Eneko....................... 4 de mayo----------------maiatzaren 4an
24. Mateos, Marta ......................11 de mayo---------------maiatzaren 11n
25. López, Yaiza........................ 18 de mayo---------------maiatzaren 18an
26. Areitio, Arantza................... 25 de mayo---------------maiatzaren 25ean

Bokalak







ZENBAKIAK IKASTEN

ARIKETAK

Nor da aste honetako protagonista?????
Gure eskolan, astero protagonista berri bat izan ohi dugu, astean zehar, klaseko ikaskideen trena gidatzeaz arduratzen dena.
Protagonistak, haren ikaskideak bere gorputza kalkatzera gonbidatzen ditu, ondoren, egindako mural erraldoia korridoreko horman ezartzeko eta guztion artean margotzeko. Honen ama, klaseko haur guztiei ipuin bat kontatzera etorriko da, momentu atsegin bat pasa dezagun.



---------------------------------------------------------

¿¿¿Quién es el protagonista de esta semana???
En nuestro cole, todas las semanas tenemos un nuevo protagonista que se encarga de conducir el tren de los demás compañeros de clase.
El protagonista invita a todos sus compañeros a que calquen su cuerpo para después poder ponerlo en las paredes del pasillo y así pintarlo entre todos. La mamá del prota vendrá a contarnos un cuento para que pasemos un buen rato escuchándolo.

Aurkezpena




Kaixo lagunak!! Gu María eta Nahiara gara, Unibertsitatean Haur Hezkuntza egiten ari garen bi ikasle. Blog bat egiteko proposatu digute eta zuen ikastetxean egitea erabaki dugu, zuek ikasturtean zehar egindako ekintzen berri emateko. Irakaslearen laguntzarekin bertan ekarpenak jartzeko animatzen zaituztegu!!




-------------------------------------------------------------

Hola amigos!! Somos María y Nahiara, dos estudiantes de educación infantil. En la Universidad, nos han propuesto que hagamos un blog, por esa misma razón hemos decidido hacerlo en vuestro colegio, para así poder dar a conocer las actividades que llevaís acabo durante todo el curso. ¡¡Os aimamos a que pongais comentarios con la ayuda de vuestro profesor/a!!






2 urteko gela

TXIKI TXIKI TXIKIA



Txiki, txiki, txikia
ikusten naiz kalean,
handitzen, handitzen
hasi naiz handitzen,
txikia izanik,
asko maite zaitut nik.

Bi begi ikusteko,
bi belarri entzuteko,
Handitzen, handitzen...

Sudurra usaintzeko,
ahoa dastatzeko.
Handitzen, handitzen...

Burua pentsatzeko,
bihotza maitatzeko.
Handitzen, handitzen...

Egutegia

"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik".