Image Hosted by ImageShack.us


viernes, 21 de noviembre de 2008

UDAZKEN FESTA!!!!

Azaroaren 3tik 7ra haur hezkuntzako gela guztiak “Udazken festa” ospatu genuen.

Astelehenean gaztainak, hostoak… jaso ondoren, gure korridorean ezarritako zuhaitzak apaindu genituen naturaren elementu guzti hauek haietan itsatziz.

Asteazkenean berriz, guregana gaztain saltzailea etorri zen. Zelako sorpresa! Denok berarekin hitz egin eta gaztainak erosi ahal izan genizkion eskolako patioan.

Ostegunean, eskolako pasiloetan unitatean zehar ikasitako kanta, dantza, olerki… ugari beste gelakoei erakutsi genizkien eta ondoren guk ekarritako frutekin merendola izugarria egin genuen, fruta ere jaten ikasi egin behar baitugu, oso osasuntsua baita.

Festa honekin amaitzeko irakasleek musika jarri eta diskotekan dantzan aritu ginen.

Hurrengo egunean, soberan geratu zen fruta guztia aprobetxetzeko mazedonia goxo goxoa prestatu genuen eta gero korroan eserita, bakoitzak edalontzi bat mazedoniaz jaso zuen








0 comentarios: