Image Hosted by ImageShack.us


viernes, 21 de noviembre de 2008

BIDAIARI LIBURUA / EL LIBRO VIAJERO

Ezagutu nahi duzue 2 urtekoen altxor preziatuena?

Ziur nago irrikan zaudetela jakiteko zein den altxor hori…


Bidaiari liburuada haien klaseko altxorra, egunerokotasuna adierazten duen liburu bat.


Lehenengo hiruhilabeteko beldurrak, negarrak, gurasoekiko agurrak , irakasleen pazientzia pasatu ondoren, hau da, egokitze garaia gaindituta, urtarriletik aurrera Mireiak argazkiak ateratzeari ekin zion , irakasle eta ikasle guztiak ateratzeko 2 urteko gelan egiten diren ekintza guztietan, umeak goizero atetik sartzen diren momentutik jardunaldia bukatu arte. Argazkiak eskuetan izanda gelako bizitza kontatzea besterik ez zen falta. Hau egin zuen eta jadanik prest zegoen, plastifikatu eta liburu forma eman zion. Ikasleek ikusi zutenean harrituta geratu ziren, beraien burua protagonista bezala ikustean: lagunekin ipuin batean, txanogorritxu eta hiru txerritxo moduan...

Etxera eramateko zela haurrei azaldu zien, familiakoei erakusteko. Bakoitzak astebete du. Honetan, gurasoek parte hartu behar dute, liburuaren azken orrialdeetan umeei gehien gustatzen zaien abesti edo olerki bat idatzi behar izango dute. Gurasoen artean, margolari bikainak daudela esan daiteke! Astero, jarritako abestia edo olerkia buruz ikasten dute, eta badakite nori dagokion bakoitza.
Bidaia liburuak gizakion oinarrizko baloreak oso hurbil ukitzen ditu; maitasuna, elkartasuna, askatasuna, autonomia, harremanak, tolesgabetasuna, gainditzea, interesa, pazientzia, entzutea, sormena, irakasle eta gurasoekiko mirespena…
Mireiak dioenez, lan hau egiteak txikiei hobeto ulertzen erakusten dio.




------------------------------------------------------------------------------------------------



Cuando un pequeño de 2 años va a la escuela, pasa un periodo largo y duro de adaptación, es capaz de sorprenderte y mucho. Cuando convives con ellos todo lo que pasa a su alrededor es enriquecedor; se dan las primeras relaciones en el entorno escolar, se crean otros vinculos afectivos y apegos, aprenden a hablar y estructurar frases,se ven más autónomos. Para recoger todos estos logros, avances, habilidades, su desarrollo personal Mireia decidió crear un libro que recogiera con fotos el día a día de los pequeños desde que entra ilusionado el primer día hasta que se acaba la jornada escolar. Se llamaEl Libro Viajero y es el tesoro más preciado. El libro se lo llevan todos a casa y los padres tienen que escribir en él la canción o poesía que más les guste a sus peques.










0 comentarios: